2012/02/15

Otsailak 24: Gaixo dauden presoak askatzeko eskatuko du Herrirak azken ostiralean

Otsaileko azken ostiralean mobilizazioak burutuko dira hiriburu, herri eta auzoetan Herrira mugimenduak deituta. Azken ostiral honetan gaixotasun larriak dituzten euskal preso politikoen askatasuna aldarrikatuko da, kontuan izanik, azken aldian oso gertaera larriak eman direla espetxeetan. "Txus Martinen egoera larria, Txurik eta Iñaki Errok izandako ondoezak eta beste hainbat kasuk alarma guztiak piztera garamatzate".
Nafarroan herri askotan egingo dira enkarteladak, arratsaldeko 8etan: Iruñea (Sarasate Pasealekuan), Zizur, Berriozar, Barañain, Arbizu, Etxarri Aranatz, Irurtzun, Lakuntza, Olazti, Bakaiku, Uharte Arakil. Bera, Etxalar, Lesaka, Leitza, Lekunberri, Lizarra, Elizondo, Gares, Tutera, Irunberri, Agoitz, Uharte eta Tafalla.
Egunotan azken ostiralerako bitarteko gehiago sartuko dute Herrira mugimenduaren webgunean: www.herrira.org

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada