2012/02/13

Artzai Santesteban Antsoaingo gaztea otsailaren 21ean epaituko dute Entzutegi Nazionalean

kartela_artzai

Artzai Santesteban Antsoaingo gaztea auziperatua izango da Entzutegi Nazionalean otsailaren 21ean, kale borroka ekintza batengatik. Beraren aurkako froga bakarrak, segurtasun indarrek inkomunikazio epean beste gazte independentisten deklarazio polizialetatik lorturikoak dira.
Antsoaindik bidali diguten prentsa ohar batean esaten duten bezala, Artzairen kasua ez da kasu isolatua, herriko hainbat gazte aurkitzen direlako indar polizialen “zerrenda beltzetan”, atxilotuak eta espetxeratuak izateko arriskuan.
"Torturak eta tratu-txarrak ahalbidetzen duten mekanismo errepresiboak ekiditeko herri mobilizazioak berebizko garrantzia hartzen du", esaten dute.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada