2012/02/13

Arbizuko herri bilgunearen aurkezpena

Euskal Herrian zabalduriko testuinguru politiko berrian, preso eta iheslarien eskubideen aldeko ekinbide parte hartzaile eta arrakastatsua garatu da. Herritar asko inplikatu dira dinamika ezberdinetan eta mota guztietako eragileek bat egin dute burutu diren ekimen askorekin. Ikusi besterik ez dago Bilbon, urtarrilaren 7an egin zen manifestazioa.
Harren ondotik, eta preso eta iheslarien egoera kezka iturri izanik, Arbizun herritarrez osaturiko batzar ireki bat sortzea erabaki dute, "preso eta iheslarien egoerari irtenbidea emateko helburuarekin", hots Euskal Herriko preso eta iheslari guztiak etxeratzea.
"Eginkizun honek batzen gaitu, ez egitasmo politiko jakin batek, ez eta ideologia bakar batek ere. Ez dugu inolako alderdi edota erakunde politikorekiko inolako menpeko loturarik, gure aspirazioa ez da politikagintzan aritzea, preso eta iheslariak etxera ekartzeko helburuarekin bat egiten dugun herritarron mugimendua eraikitzea baizik".
Lehen helburua, herriko seme alabak etxeratzea dute:
Poixtiña, gaixorik eta kondena betea.
Txomin, 1980. urtean herria utzita.
Lurdes, 1981. urtean etxea utzita.
Anitz, 2010. urteaz gero, berriz ere kartzelan.
"Euskal Herriaren egoera normalizatu baten bidean Amnistia da gure iparra, eta preso eta iheslariak etxeratzea da gure eginkizuna". Ideia honekin bat egiten duten guztion bilgunea da Arbizuko Batzarra, eta bertan parte hartzera animatu nahi dute herritar guztiak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada