2012/01/25

"Prozesu judizial hauek ez dute inolako zentzurik eta ahalik eta lasterren bukatu behar dira"

Bildu Nafarroa talde parlamentarioak bere elkartasuna adierazi dio Altsasuko Alkatea Garazi Urrestarazuri, gaur goizean Entzutegi Nazionalean deklaratu behar duelako. Altsasun dagoen poliziaren jazarpena salatzeko asmoz, egindako parodia dela medio, Bilduko Alkateak Espainiako Entzutegi Nazionalera joan behar izan du.
Bilduren iritziz, "herritarren aldarrikapen honen kontra hartutako neurriek erakusten digute estatu espainolak demokrazian sakondu behar duela eta herritarren kritikei poliziekin edo, kasu honetan, epaileekin ezin die erantzun, behin eta berriro ere".
Nafarroako Bilduren bigarren hautetsia da Entzutegi Nazionalera joan behar duena. Lehenago Leitzako Alkateak joan behar izan zuen eta orain Altsasukoak. Bilduren ustez, "oso larria da herritarrek aukeratutako hautsien kontra aritzea".
Maiorga Ramirez eta Bikendi Barea Bildu Nafarroako parlamentariak Entzutegi Nazionalean bertan egonen dira gaur, Altsasuko Alkatearekin bat eginez.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada