2012/01/20

Mundua biltzen duen oihartzuna: «Euskal presoak...»

Josu Jimenez Maia, idazlea
Nahi baino urte gehiago daramagu presoen eskubideak aldarrikatzen: urteak, presoen aurkako neurriek senideengan dituzten ondorio larriak salatzen; urteak, estatu espainiar zein frantsesari beren legea betetzeko eskatzen. Oraindik, ez Madrilek, ez Parisek, ez dute egoera berriaren neurriko urratsik eman: presoen dispertsioak bere horretan dirau; senideek hamaika kilometro egiten jarraitzen dute; hamarnaka euskal presok, Parot doktrinaren ondorioz, hil arteko zigorra betetzen jarraitzen dute; eta gaixotasun larriekin dauden hainbat presok baldintza kaxkarretan jarraitzen dute.
Ruper Ordorikak kantuz diosku: «Zure onenean ez zaudenean desiratzen iragan dadin eguna, entzun nahi zenuke mundua biltzen duen oihartzuna. Mundua biltzen duen oihartzunak den guztia edertzen du, lehorra eta itsasoa, argia eta iluna».
Artikulo osoa Garan

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada