2012/01/24

Altsasu: Makana eta Garazik elkartasunez inguraturik deklaratuko dute bihar

Hitzondo.net
Altsasuko Udalak kontzentrazioa deitu du biharko, urtarrilak 25 asteazkena, Makana eta Garaziri elkartasuna adierazteko. Mobilizazioaren leloa "Audientzia Nazionala itxi! Errepresioa gelditu!" izango da eta eguerdiko 12:00etan, udaletxe aurrean jarri dute bilkura ordua. Herritarrak bertaratzeko deia egin dute, bi herritarrei elkartasuna adierazi eta haien aurka irekiriko prozesu judiziala eteteko eskatuz. Gainera, autobus bat ere antolatu da bi altsasuarrak Madrilera laguntzeko. Antolatzaileek esan digutenez, oraindik ez dira plazak bete eta joan nahi duen herritar orori lehenbailen apuntatzeko deia egin diote, eserlekuak baitaude. Autobusaren irteera goizeko 3:00etan izango da Altsasuko autobus geltokitik.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada