2012/01/12

Larunbatean, AHT-ri zure errefusatzea zigilatu!

sellado

Mugitu! Mugimenduak bultzatutako billete zigilatze kanpainak AHTri gure arbuioa isladatzea lortu nahi du. Hori dela eta ahalik eta billete gehienetan “AHT – TAV STOP. 4.790 €/pertsona” leloa zigilatzea du helburu. Kopuru hori da, hain zuzen, "herrilan xahutzaile eta txikitzaile hau egiteko herritar bakoitzeko gastatu behar den dirutza, murrizketa sozial basatien garaiaren erdian".
Joan den udan abiatu zuten kanpaina honen beste urrats bat datorren larunbatean, hilak 14, goizean zehar Euskal Herriko auzo eta herri askotan ospatuko da. Toki hauetan mahaiak ezarriz milaka billete zigilatuko dira.
Iruñea: Alde zaharra (Mercaderes), Errotxapea, Etxabakoitz, Txantrea.
Nafarroako beste tokietan: Barañain, Zizur, Faltzes, Elizondo, Leitza, Altsasu, Agoitz.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada