2012/01/19

Giraldillak gogoan, 'Aktibista' filmaren trailerrean



Aktibista filmaren trailerra eskegi du YouTube sare sozialean Theactivistmovie erabiltzaileak, eta gogora ekarri dituzte 1999ko Munduko Atletismo txapelketaren hasiera ekitaldian, Sevillan (Espainia), euskal presoen eskubideen aldeko ekintzaile batzuek burutu zuten ekintza. Gazteleraz dago bideoa.
Aktibista filma Euskal Herrian egiten den lehenengo pelikula interaktibo eta parte hartzailea webgunean diotenez egileek. "Benetako gertakarietan oinarrituta, Aktibista filma, akzioz, sexuz eta dibertsioz beteriko thrillerra da. Euskal Herrian Bake Akordio iraunkor bat sustatzeko helburuarekin eginiko ekintza baketsu ikusgarri eta arriskutsu baten prestakuntza eta garapena kontatzen duen pelikula da".
TransMedia ekoizpenean eta crowdfunding finantziazioan oinarritutako filma da Aktibista, eta negozio-eredu berri bat proposatzen du XXI. mendeko zinema-industriarako. Crowfunding finantziazioan ikusleak dira filmeko ekoizle, bonoak erosiz. Filmaren aurrekontua 660.000 eurokoa da eta urtarrilaren 1erako ia erdia lortua zuten (320.000) ekarpenei esker.
Orain helburua crowdfunding-en munduko errekorra gainditzea gainditzea da, gaur egun 'The Age of Stupid' ingelerazko filmaren eskuetan, 490.000 eurorekin.
Webgunea: Aktibista

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada