2012/01/19

Gaixotasuna larria duten hiru preso nafar

Egin Dezagun Bidea mugimenduak gaixotasun larriak dituzten hiru preso nafarrak berehala askatzea eskatzen du:
Jesus Maria Mendinueta (Arbizu). Zuerako kartzelan dago (Zaragoza). Afektazio sistemikoa duen gaixotasun erreumatikoa du, aurrealdeko ubeitisa eragin diona (begiko gaixotasuna). Bestetik, etena du bi diskotan, eta horrek min ziatikoa ematen dio.
Josetxo Arizkuren (Alde Zaharra). A Lamako kartzelan dago (A Coruña). Kardiopatia iskemikoa du, beheranzko aurreko arteria koronarioaren hasierako partea erasan diona. Hori dela-eta, Stent bat jarri behar izan diote arteria horretan.
Iñaki Etxeberria (Donibane). Topasko kartzelan dago (Salamanca). Bilakaera luzeko miopia magnoa eta beste zenbait patologia ditu bi begietan, horien artean betsarearen erorikoa hemorragiaren ondorioz. Ikusmen galera handia du, baita itsu gelditzeko arriskua ere.
Zigor luzea bete dute denek, eta Mendinuetak, esaterako, oso-osorik bete du, baina Parot izeneko doktrinarengatik dago oraindik kartzelan. "Preso hauek ezin dituzte jaso kartzelan behar dituzten tratamenduak. Haiek askatzea gizatasunarekin loturiko erabakia besterik ez da, eta Espainiako Gobernuak erabaki hori hartu beharko luke", adierazi dute.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada