2012/01/31

Ezetza Parlamentuan Iñaki Errori

UPNk, PSNk eta PPk Nafarroako Parlamentuan bat egin eta ezezkoa eman zioten Iñaki Erroren egoerari buruzko kezka islatzen zuen adierazpen proposamenari. Bilduk aurkeztu zuen testua eta NaBairen eta I-E-ren sostengua jaso zuen.
Donibane auzoko presoa bihotzeko gaitzak jo zuen duela bi aste Almeriako espetxean eta ebakuntza egin behar izan zioten. «UPN eta PPren jarrerak ez gaitu harritzen, baina PSNk ez ikusiarena egiten segitzen du», esan zuen Bakartxo Ruizek.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada