2012/01/27

Espetxetako gertaeren berri ematen duen txostena argitaratu du Etxerat elkarteak


Etxerat Elkartearen helburuetako bat beraien senideek eta lagunek bizi duten salbuespeneko egoeraren berri ematea da. Orain, elkarteak jasotzen duen informazio hori txosten batean jasotzea erabaki du. "Honek, euskal preso politikoen errealitatea zein den hobeto ikusten lagunduko digu, eta era berean, salbuespeneko egoera horien salaketa zuzena egiteko metodoa izango da".
Egun, 674 euskal preso politiko daude 85 espetxetan banatuta. Gehienak Espainian eta Frantzian dauden arren, Portugalen, Ipar Irlandan, ingalaterran eta Mexikon ere badaude euskal preso politikoak; eta beste gutxi batzuk Euskal Herrian.
Urtarrileko txostenean argi eta garbi ikus daiteke espainiar eta frantziar Estatuek espetxe politika berdinarekin jarraitzen dutela. Eta espetxeetan oinarrizko eskubideak behin eta berriz urratzen direla. Espetxean jarraitzen baitute gaixotasun larriak dituzten presoek, zigorraren 3/4 edo 2/3 beteta duten presoek, 197/2006 doktrina aplikatuta duten presoek eta baita 70 urtetik gora dituztenek ere. Horregatik Etxerat Elkarteak preso guzti hauen berehalako askatasuna eskatzen du, eta dispertsioarekin amaituz euskal preso politiko guztien Euskal Herriratzea ere eskatzen du.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada