2012/01/26

Eskola euskaldun burujabea: otsailaren 3an, elkarretaratzea UPNren egoitzaren aurrean

EHEprentsaurrekoa

Heldu den otsailaren 3an, arratsaldeko 19:00etan, elkarretaratze bat deitu du EHEk UPNren egoitzaren aurrean, "Euskaraz bizi nahi dugulako, eskola euskaldun burujabea" lelopean. Iruñerriko auzo eta herrietatik eragile eta elkarte ugarik eman dio babesa elkarretaratze honi, eta gaur eman duten prentsaurreko batean Sortzen-Ikasbatuaz, Iruñerriko AEK eta Ikasle Abertzaleak-ek ere euren babesa agertu dute.

1 comentario: