2012/01/11

Aintzat har dezatela

Bakartxo Ruiz, Bilduko bozeramailea Nafarroako Parlamentuan
Igande goizeko ajea. Aje atsegina, oraingoan. Egunkariak irakurtzeko irrika, kalean bertan antzeman ezin izandakoa argazkietan ikusteko grina. Mobilizazio historikoaz, mugarriaz, inflexio uneaz ari dira. Euskal jendarteak inoiz baino ozenago eta argiago aldarrikatu du euskal preso politikoen eskubideak errespetatu egin behar direla, lehen bait lehen, inongo baldintzarik gabe.
Ez naiz luzatuko biharamuneko prentsan hainbatek egindako balorazioak eta hausnarketak errepikatzen. Larunbatean Bilbon egon ginenotako bakoitzak badakigu bertan bizi izan genuena, sentitu izan genuena.
Malkoak begietan. Bihotza, bertatik ehunka kilometrora. Eta gogoa errepidean, baina oinak lurrean, bidea eginez. Nekez aurrera eginez, izkina guztietan metatutako jendearen artean. Larunbatean egin genuen bidea ez zen erraza izan, ez, baina jende andana kolosalak bultzatuta egin genuen. Eta bidea eginez jarraituko dugu gaur, bihar, etzi. Harrotasunez. Aurrera egiten duen herri baten parte izateaz harro. Gure herria aurrera baitoa, burua tente. Ehunka euskal herritarren eskubideak urratzen diren bitartean mirariren baten zain etxean geratzen ez den herria. Bidearen erdian geratuko ez den herria, azkeneko presoa eta iheslaria etxean ikusi arte bere bideari utziko ez dion herria.
Artikulo osoa Berrian

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada