2011/12/22

Presoen alde mobilizatzeko deia Altsasun

Egin Dezagun Bdea ekimenak prentsaurrekoa egin zuen atzo Iortia Kultur Gunean. Bertan, euskal preso politikoen aldeko manifestu bat irakurri zuten eta hainbat mobilizazio iragarri zituzten. Altsasun abenduaren 24 eta 31n, Eguberri eta Urtezahar egunetan, 20:00etan Foruen enparantzan kontzentratuko direla adierazi zuten. Gainera, abenduaren 30ean urteko azken ostirala izango dela gogoratu zuten eta hilabetero bezala giza katea egingo dutela baieztatu zuten.
Presoen egoerak garrantzi handia hartu duen honetan, mobilizazio hauek ahalik eta jendetsuenak izateko deia egin zuten eta era berean, urtarrilaren 7an Bilbon egingo den Herri Mobilizazio Orokorrera joateko deialdia ere zabaldu zuten. Erronka lau autobus betetzea omen da, aurreko urteko bikoitza.
Goian aipaturiko mobillizazioez gain, beste hainbat ekimen ere aurrera eramango dituztela jakinarazi zuten, hala nola, oktabillen banaketa Eroski eta Nettoren aurrean edota asteazkeneko merkatuan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada