2011/12/15

Mobilizazioak Donibanen, Atarrabian eta Txantrean behin-behineko espetxealdian dauden gazteak askatzearen alde

prebentiboak askatu!

Bihar, ostirala, urtebete eginen du Garazi Autor, Eneko Villegas, Oihana Lopez eta Izaskun Goñi gazte nafarrak atxilotu zituztela. Ordutik, behin-behineko espetxealdian daude laurak (epaiketa zain), ehunka kilometrotara sakabanatuta, haien auzo eta herrietan gazte mugimenduan lan egiteaz akusatuta.
Hori dela eta, ostiralerako eta larunbaterako mobilizazioak deitu dira Iruñerrian, berehala aske utz ditzaten eskatzeko.

DONIBANE: ostiralean, abenduak 16, 19:00etan, bilkura eginen da Azuelo plazaren aurrean, Garazi Autor eta Egoi Irisarri (gazteen kontrako beste sarekada batean atxilotua, 2010eko urrian) aske utz ditzaten eskatzeko. 19:30ean giza-katea aterako da bertatik, Sarasate pasealekuko enkarteladarekin bat egitera.

ATARRABIA: ostiralean, abenduak 16, 19:00etan, Eneko Villegasen askatasuna eskatzeko manifestazioa abiatuko da udaletxetik.

TXANTREA: larunbatean, abenduak 17, Txantreako Eguna ospatuko da, eta 13:30ean bilkura egonen da Txantrea plazan, Izaskun Goñiren askatasuna eskatzeko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada