2011/12/16

Ikasle presoen eguna, festa eta aldarrikapena

Ikasle presoen eguna antolatu du IAk hilaren 22an, datorren ostegunean, Berriozarren.
IAk bidalitako oharrean eguberriak ikasle zein gazte guztiontzat ospakizunetarako garaiak direla diote. Baina, "gure herriak bizi duen salbuespen egoera delarik eguberri hauetan ehundaka pertsonek ezin dute haien senide zein lagunen poztasuna sentitu. Guztion eskutan dago hemen ez dauden guzti horiei gure babesa eta berotasuna ematea nahiz eta, ehundaka edo milaka kilometrotara egon".
Horrexegatik, abenduaren 22an haien besarkadarik beroena adierazi nahi diete, "gure artean nahi eta behar ditugulako. Ikasgeletan haien grina, indarra ta berotasuna behar dugulako, haiek hasitako bidean pausoak aurrera ematen jarraitzeko".

1 comentario: