2011/12/27

Espainiako Estatutik kanpoko euskal presoek EHUn ikasi ahal izango dute, Konstituzionalak honi arrazoia eman ondoren

Espainiako Auzitegi Konstituzionalaren epai baten arabera, Espainiako Estatutik kanpo dauden euskal presoek hemendik aurrera EHUn ikasi ahal izango dute. Izan ere, auzitegiak ebatzi du hezkuntzako eskumena ez duela Espetxe Zuzendaritzak, baizik eta unibertsitateak. Kontrakoa zioen Auzitegi Gorenak 2009ko epai batean, baina honen ebazpena baliogatu egin du orain Konstituzionalak, gaur Iñaki Goirizelaia EHUko errektoreak Bilbon prentsaurreko batean jakinarazi duenez.
Espainiako Estatuan dauden euskal presoek aipatutako unibertsitatean ikasi ahal izateko, berriz, Espetxe Zuzendaritzaren eta EHUren arteko hitzarmena behar da. Goirizelaiak esan du dozena erdi bat aldiz saiatu izan direla akordioa egiten, baina Espetxe Zuzendaritzaren ezezkoa jaso izan dutela. Konstituzionalaren epaiaren ondoren, berriro ahaleginduko dira. "Logikoa, hitzarmena egitea litzateke", adierazi du Goirizelaiak.
Info gehiago Berrian

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada