2011/12/29

Dozenaka mobilizazio Nafarroan presoen alde

Urtarrilaren 7ko Bilboko manifestazioaren aurreko asteetan, mobilizazioak egiten ari dira Nafarroako toki askotan presoak Euskal Herrira ekar ditzatela eskatzeko eta aplikatzen zaizkien salbuespen-neurriak bertan behera geldi daitezela exijitzeko.
Hurrengo ekitaldia abenduaren 30ean izanen da. Honako herriotan elkarretaratzeak eginen dira: Iruña (Sarasate), Barañain, Uharte, Berriozar, Zizur, Arbizu, Altsasu (giza katea), Irurtzun, Lakuntza, Olatzagutia, Bakaiku, Uharte Arakil, Etxarri Aranatz, Bera, Etxalar, Lesaka, Leitza, Lekunberri, Lizarra, Elizondo, Gares, Tutera, Irunberri, Agoitz, Kaseda, Otsagabia, Erronkari...
Elkarretaratze hauek ostiralero egiten dira, edo hilabeteko azken ostiralean, baina abenduaren 30ekoek izaera berezia izanen dute. Iruñekoan, adibidez, senitartekoek kandela piztuak eraman, eta herri kantak abestuko dituzte.
Urtezahar egunean ere mobilizazioak izanen dira: trikipoteoa Arrosadian, goizeko 11etan, manifestazioa Antsoainen, 17:30ean (Lapurbide) edo enkarteladak Tafallan eta Altsasun, 20:00etan.

1 comentario:

  1. oltza zendea eta etxauritik ere aterako da autobus bat.

    ResponderEliminar