2011/12/29

Azken lekuak Zabaldiko autobusean

Zabaldiko lagun asko Bilbon egiten den urteroko manifestaziora joaten dira, eta urte honetan gehiago izatea espero dute. Helburu horrekin, autobus bat alokatzea pentsatu dute, "Bilborako bidaia errazago eta ekologikoagoa izan dadin".
Urtarrilaren 7an goizerdian abiatuko dira, Bilbon bazkaldu ahal izateko, eta manifestazioa bukatu ondoren itzultzeko. Gainera, Bilboko Komite Internazionalistak taldeko kideek Bilboko jatetxe batean antolatzen dute bazkari bat urtero, non Euskalherriko hamaika internazionalista biltzen diren. "Eguna osatzeko ideia ezin hobea iruditzen zaigu, horregatik, bazkarian parte hartzera animatzen zaituztegu".
Autobusean eta bazkarian izena emateko: 948 20 60 55

Bigarren autobusa Donibanen
Iruñeko Donibane auzotik bi autobus aterako dira Bilbora, eta oraindik leku batzuk libre daude. Azken egunak izena emateko!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada