2011/10/26

Paueko auzitegiak Josu Esparza espainaratu eta espetxeratzeko bidea guztiz zabaldu du

Paueko Auzitegiak Josu Esparzaren aurkako lehen euroagindu eskaera aintzat eman du, gaur bigarren aldikoz. Militante nafarraren abokatuak aurkeztutako helegitea errefusatu ondoren, Esparza espainaratzeko bidea libre utzi du epaitegiak. AFP berri ajentziak nabarmendu duenez, erabaki horren ondoren Esparza edozein unean atxilotu eta espainaratu dezakete. Alta, Maritxu Paulus-Basurko bere abokatuak gogorazi duenez, bigarren euroagindu eskaera aztertzeko auzia heldu den azaroaren 4rako finkatu du auzitegiak.
Paueko Auzitegiak iragan urriaren 17an aztertzeko zuen Josu Esparza Amnistiaren aldeko Mugimenduaren militante nafarraren aurkako bigarren euroagindua. Izan ere, Esparzaren abokatuak hala eskatuta, azaroaren 4arte atzeratua iza zen auzia.
Esparza iragan irailaren 6an atzeman zuten, lehen aldiz, Donibane Lohizunen, bere aurka Madrilgo Auzitegi Nazionalak igorritako euroagindu eskaera bat tartean. Irailak 20an iragan zen lehen euroagindu auzia Pauen eta irailak 27an auzitegiak jakinarazi zuen onartzen zuela militante nafarra Espainaratzeko eskaera.
Izan ere, bere abokatuak Kasazio Auzitegira jotzeko asmoa agertu zuen. Gaur helegite hori baztertu eta euroaginduari baietz erran dio epaitegiak bigarren aldikoz.
AFP berri ajentziak zabaldu duenez, helegitea baztertu ostean edozein momentuan atxilotu eta espainaratu dezakete Esparza. Militante nafarraren abokatuak, ordea, presoen aldeko argazkiak erakusteagatik "terrorismoa goratzea" egoitzita Madrilek igorritako bigarren euroaginduari buruzko prozedura ez dela amaituta gogorazi du. Goian aipatu bezala, epaitegiak azaroak 4an aztertzeko da bigarren dozierra.

El Tribunal de Pau acepta una de las dos euroórdenes de la AN contra Josu Esparza

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada