2011/05/25

Preso politikoen eskubideen alde mobilizazioak burutuko dira ostiralean Euskal Herri osoan


Amnistiaren Aldeko Mugimenduak dei egin du ostiral honetan Euskal Herri osoan zehar burutuko diren mobilizazioetan parte hartzeko. "Aro politiko berria oinarri sendoen gainean egonkortzen ari da, Euskal Herrian bizi dugun gatazka politikoaren konponbidean urrats garrantzitsuak ematen ari garelarik" dio AAM-k. "Bide horretan beharrezkoa izango da euskal preso eta iheslariak eskubide guztien jabe libre izatea. Lorpen hau Euskal Herrian egiten dugun lanaren ondorioa da. Gobernuek dituzte espetxeetako giltzak, baina espetxeetako ateak irekitzeko adina indar badu euskal gizarteak".

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada