2011/05/02

Maiatzaren 5ean, Mugitu! Eguna ikastetxeetan

Komikia 2

Maiatzaren 5ean “Mugitu! Eguna” egingo da Euskal Herriko hainbat ikastetxeetan, Abiadura Handiko Trenaren (AHT) auzian desobendientzia zibila bultzatu asmoz diharduen Mugitu! Mugimenduak “Ikastetxeetan ere AHTri desobeditu!” lelopean deituta. Hori dela eta, maiatzaren 5ean ikastordu bateko paroa egiteko eta egun horren harira antolatuko diren ekintza desberdinetan partehartzeko dei egiten die ikasle guztiei Mugitu! Mugimenduak. 
Helburu hori aurrean, Mugitu!Mugimendua hainbat ikasle talderekin elkarlanean ari da; eta “Mugitu! Eguna” ikastetxe guztietara zabaltzeko asmoz eskura dagoen materiala jaso dezaten, ikasle guztiei haiekin harremanetan jartzeko gonbitea egiten diete, honako helbidearen bidez: mugituaht@gmail.com
Iruñean, kontzentrazio bat egingo dute, maiatzaren 5ean, Hezkuntza departamenduaren aurrean (Santo Domingo kalean), 12etan.


No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada