2011/05/25

Larunbatean, Leitzako Kultur Aroko Gazte Eguna

kultur astea leitza

Heldu den Larunbata, maiatzak 28, Leitzako Kultur Aroko Gazte Eguna da. Hemen egitaraua:
14:00tan GAZTE BAZKARIA: Zizka mizkak, paella, sorbetea, kafea eta kopa.
18:00tan BATUKADA, maiatzean zehar batukada tailerra egin dugu Gaztetxean eta Larunbatean prestatu eta ikasitakoa praktikan jarriko dugu!!
19:00tan Kukutzako Zirko Eskolako KOBLAKARI ikuskizuna izanen da herriko plazan.
20:00tan BATUKADAri segida emanen diogu gauerarte!!
23:00tan KONTZERTUei hasiera emanen diegu gaztetxean:
IDROH Leitzako talde berri bat estreinekoz beraien NuMetal estiloaz Gaztetxea astintzeko asmoz!!
VOMITO gipuzkoako taldea, 80-90 hamarkadeko taldea berriz ere bueltan egurra emateko prest!!
Ondoren GOIZALDERARTE izanen da parranda!!
Bazkari+kontzertu bono-txartelak 12 € Torrea Herrikoan salgai.
Kontzertuko sarrerak 5 € egunean bertan gaztetxean.
http://leitzekogaztetxea.blogspot.com/

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada