2011/05/02

Kronika: Gazte1+EZ! Eguna Iruñerrian

Larunbatean, Burlatan burutu genuen Iruñerriko Gazte 1+ez! eguna. Lehenik eta behin eskerrak eman parte hartu zuten gazte guztiei. Jarraian egunean burutu genuenaren kronika txikia:
Egun osoa aldarrikapenek eta energiaz betetako gogoek bete zuten, gerturatu ginenok argi baikenuen ez zela negar eta dolua egiteko garaia.
Trikipoteoarekin hasi genuen eguerdia, 60 bat pertsona bilduz Burlatako hainbat tabernetatik solasten eta dantzatzen. Bertso bazkariarekin segituz giro indartsua bizi ahal izan genuen Burlatara bertaratutakook. Bazkarian 80 lagun inguru elkartu ginelarik, bazkari zoragarri eta bertso alai eta kementsuez gozatu genuen. Bapo-bapo bazkalduta, "Lip Dub" a grabatzeari ekin genion; eta nola gainera! Batzuek bazkalosteko siesta egin ez bazuten ere, bereala erne ipini eta etorkizunera begirako nahiaz bete genituen abestiaren segunduak. Laister ikusgai izanen dugu "LipDub"a eta sereratuko dugu zabaldu dadin.
Eguna amaitzeko eta aldarrikapenekin jarraitzeko Manifa burutu genuen. 200 lagun bildu ginen zakurren begirada zorrotzpean. Honek noski ez gintuen kikildu eta "euskal gazteria" edota "gazteak gara, ez terroristak" bezalako oihuek kaleak bete zituzten.
Egun xume baina indartsu eta osatu honekin, Iruñerrian emandako gazteon kontrako errepresioari aurre egiteko lehen harria jartzea genuen helburu. Eta lortu dugu zalantzarik gabe. Nahikoa dela argi dugu iruñerriko gazteok. Ez gaude gure jerduerak ixiltzeko eta murrizteko prest. Aurrerantzean ere, orain arte bezala, gazteriari deia luzatzen diogu lanean jarrai dezan sistema honen kontra eta Aldaketa politikoa eta soziala egi bilakatu dadin Iruñerrian eta Euskal Herri osoan.

Gazte 1 + ez! Iruñerria

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada