2011/05/29

Gaur, manifestazioa Arbizun

Jesus Mari Mendinueta euskal preso politikoari ezarritako biziarteko espetxe zigorra salatzeko manifestazioa burutuko da gaur Arbizun. Maiatza hasieran bete zuen aurrez ezarria zioten kondena baina biziarteko doktrina aplikatu diote, 2021 arte kondena luzatuz.
Datorren asteburuan berriz martxan joango dira Castello II espetxera, Mendinuetari elkartasuna adieraztera.
Mobilizazio hauek Egin dezagun bidea ekimenak antolatuko ditu. Ekimen hau Bilbon urtarrilaren 8an burutu zen manifestazioaren bueltan sortu zen, euskal preso politikoen etxeratzea bilatzen duen ekimen herritar bezala. Lehen pausu bezala biziarteko zigorrarekin amaitzea, gaixo dauden euskal preso politikoak askatzea eta sakabanaketarekin amaitzea eskatzen du.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada