2011/05/12

AHTren aurkako pintaketak egin izanaren 354 autoinkulpazio aurkeztu dituzte epaitegietan

Apirilaren 18 eta 19an Euskal Herri osoan egin ziren marrazketak “gure gain hartzeko” 352 autoinkulpazio erregistratu zituzten atzo Iruñeko epaitegian. Esan bezala, apirilaren 18 eta 19an egindako marrazketa horiek desobedientzia zibila bultzatzen duen Mugitu Mugimenduak errepresioa eta AHT-ren eraikuntzaren aurka luzatutako ekintza deiarekin bat egitea ziren, bai eta Zizurko errepidean ustez marrazketa batzuk egiteagatik lau lagunek pairatu duten epaiketa salatu eta beraiei elkartasuna erakusteko asmoz ere. Lau lagun hauei bi urteko gartzela zigorra eta milaka euroko isuna jarri nahi izan dizkiete. Ikusi komunikatuaren testua.
Prentsaurrearen bukaeran bi pertsona identifikatuak izan ziren kontzentrazio ilegalaz akusaturik, “gaur egiten dugun salaketa honen ildoa baieztatzeko adierazgarria dena”, adierazi zuten.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada