2011/04/06

Senide eta lagunen harrera jaso zuen atzo gauean Ainara Bakedano Zizurko gazteak



Atzo gauean heldu zen Zizurrera Ainara Bakedano, 2009ko abendutik espetxean zegoen gazte independentista. Esparru gaztetxean 150 lagun inguru elkartu ziren bere zain. Bitartean, Guardia Zibilak okupatu zuen gaztetxeko plaza, baita ondoko kaleak ere, eta pertsona batzuk identifikatu zituzten, isunekin mehatxatuz. Ainara etorri baino lehen, jendea gaztetxera sartu behar izan zen, 19 pertsona baino gehiago ezin zirelako plazan egon.

1 comentario: