2011/03/24

Jone Lozanoren atxiloketa salatzeko lanuztea egin dute gaur Leitzan eta Areson

Gaur, Leitza eta Areson eginiko lanuzteak jarraipen eta babes zabala izan du Jone Lozano Mirandaren askatasuna eta Frantziar zein Espainiar estatuek darabilten errepreseio politika salatzea helburu izanik. Leitzan, denda, taberna, industrialdeko enpresek, banku, ileapaindegi, institutuan, e.a. bi orduko lanuztearekin bat egin dute. Horrez gain, herriko Sarrio lantegian ere Komitetik pasa da Joneren askatasuna eskatzeko idatzia eta bertatik ere, eguerdiko 12:00etatik 13:00etara herrian zehar eginiko kontzentrazioetara joan dira langileak. Horrez gain, Erletako eskolako ordezkariek jakitera eman dutenez, nahiz eta eskolan lanuztea ez den aurrera atera falmilari elkartasuna adieraziz idatzi bat sortu dute eta Joneren familiari zuzenean adierazi diote elkartasuna. Bestalde, Areson ere, lanuzteak jarraipen zabala izan du.

Lanuztea Leitza eta Areson muntaia

Konzentrazioak 
12:00etan deituta zegoen kontzentrazioa, 20naka egin behar izan dute; herriko sei guneetan 20eko taldeetan zehar Joneren askatasuna eskatuz kartelak eta berari institutuan eginiko marrazkiak eskuan izan dituzte. 120 lagun inguru bildu dira. Konzentrazioan zehar eta egun hauetan zehar Goardia Zibilaren presentzia ikaragarria izan da eta bildutakoei argazkiak ateratzen ibili dira.
“Azken egunetako batzar eta mobilizazioetan parte hartu duzuen herritarrei eskerrak eman nahi genizkieke eta gaurko bi ordutako lanuzteak erakusten du elkartasunak ez duela etenik”, esan dute deitzaileek.
Honela, bihar azken ostirala izanik, 20:00etan kontzentrazioa izango da Lopeneko atarian eta Algortan ere manifestazioa deitu dute biharko Joneren askatasuna eskatuz eta familiari eta lagunei elkartasuna adierazteko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada